"Pixa-galerak: KONPONBIDEA daukan arazoa"

Sara Esparza Rehabilitación Suelo Pélvico

Sara Esparza Rehabilitación Suelo Pélvico Zoru Pelbikoarekien erlazionatutako edozein moduko patologien errehabilitazioan lan egiten duen gune-sare bat da.

Donostiako Policlinica Gipuzkoan, Bilboko Clínica Guimónen, Gasteizeko Hospital Vithas - San Josén eta Irungo Zuatzu Klinikan ditugu kontsultak. 

Tratatzen ditugun patologiak

Sara Esparza Rehabilitación Suelo Pélvico pelbiseko lurzoruarekin erlazionatutako patologia desberdinen tratamenduan espezializatuta dago. Hauek dira nagusiak:

Gernu-inkontinentzia

Emakumeei eragiten die gehienetan. Prebalentzia-ikerketek diotenez, 18 eta 55 urte artean dauden emakumeen % 30ek pixa-galerak jasaten ditu. Gizonen kasuan, ikerketa desberdinen arabera, gizonen % 10ak pairatzen du gernu-inkontinentzia; 65 urteetatik aurrera gizonen % 20ri eragiten dio eta 85 urteetatik aurrera %50arai. Bereziki ohikoa da prostata-kirurgien ondoren.

Gehiago

Prolapso genitalak edo organo jaitsiera

Prolapso genitala organo pelbikoen jaitsierari esaten zaio; organoek herniatzera jotzen dute hiato uro-genitalaren zehar eta "pisu", okupazio edota deserostasun sentsazioa eragiten dute; azkenik,baginatik "konkor" bat ateratzera iritsi daiteke.

Gehiago

Haurdunaldia, Erditzea eta Erditzeondoa

Haurdunaldia eta erditzea emakumearentzat bizipen ahaztezinak dira eta ondo biziak izan ezkero, amatasunaren hasiera esperietzia paregabea izatea egin dezakete. Gorputzari erreparatuz, haurdunaldiaren zehar aldaketa fisiologiko desberdinak gertatzen dira pelbis mailan jarrera mailan, perine mailan eta abdominal mailan; aldaketa hauek epe ertain edo luzera disfuntzio desberdinak sorrarazi ditzakete: gernu inkontinentzia, min pelbikoa, bizkarreko mina, diastasis abdominala (gihar abdominalen banatzea) edota etendura edo hernia desberdinak (diskala, zilborrekoa, prolapsoak…).

Gehiago